Aste Honetako trukoa: Ollie!!

Egia esan ez nuen inongo intentziorik maila honetan Ollie-a egiten erakusteko. Baina zubia elurretan pasa dudanean hainbat salto egiteko aukera izan genuen, nahiz eta elur gutxi honekin ia lurreko trukoetaz hitz egin dezakegun.

Eta salto baten ondoren lagunei itxaroten ari nintzela snowboard-ean ikasten ari den hainbat jende ikusi nituen saltoak egin nahian. Eta egia esan, buiaka azalpenak emateko gogoari eutsi behar izan nion. Matxinsaltoak bezala salto eginda hegan atera nahi dutenez ari naiz.

Hau dela eta bideo txiki hau igo dut Ollie bat zer den azaltzeko. Ikasten ari garenean pentxatzen dugu tabla lotuta daramagunez, salto egin eta tablaren pisu guztia oinekin altxatzea dela salto egitea. Bideoan azaltzen den lehen modua da. Baina hau akats handia da oso.

Honela salto egiten dugunean, kicker edo ranpatik oso deskontrolatuta ateratzen gara, hurrengo pausoa airean besoak astindu eta ipurdiz edo hortzekin elurra jatea da. Eta ori ez da batere profesionala. Ollie bat ondo egiten bada, tablak berak egiten du salto, berak duen malgutasunaz baliatu behar gara, eta bere pop-a da goruntz aterarazten duena.

Hori dela eta, bota begirada bat bideo honi, oso ondo azaltzen baitu. eta gogoratu, hobe ollie bat airean ondo markatuta gelditzen bada puntu asko irabazi ditugu, nahiz eta ez ondo erori, ez gara airean zizarea bezala dantzan joango!

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.